Bilbon unibertsitatez kanpoko 142 ikastetxe daude.
Euskarazko ereduetan matrikulatu diren umeen kopurua asko igo da azken urteetan. Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan matrikulazio osoaren %90 inguru da D eta B ereduetakoa. Ikastetxe askotan eskaintza egokitzen ari dira, eta eredu batetik beste baterako pausua ematen dabiltza; horregatik, gertatu daiteke zerrendetan ikastetxe batean B eta D ereduak, biak ematen dituztela jarri, baina ereduetako bat desagertzera joatea.
Ikastetxe guztietatik 125etan euskarazko ereduak ematen dira; D eredua edo B eredua, edo biak, ikasketa mailaka banatuta.
- Araubide Orokorreko ikastetxeetan ematen diren irakastereduen kontsulta (D eta B ereduak)
Informazio hori eta gehiago Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailean